GAUR LIONEL MESSIRI BURUZ HITZ EGINGO DIZUEGU.
Gaur egun Bartzelona taldeko jokalari da, eta Argentinako selekziokoa ere bai. Futbol zelai barruan bere kokapen ohikoena aurrelariarena Messik 5 urterekin hasi zuen bere futbol-ibilbidea, bere auzoko Grandoli futbol taldean, non bere aita entrenatzailea zen. Bi urte geroago Newell's Old Boysen bertan aritu zen 2000ra arte. Bere entrenatzaile Enrique Domínguezek txikitatik jokaldi harrigarriak egiten zituela esaten zuen, “bakarrik Maradonak egin litzakeenak “.
11 urte zituenean
River Plate talde ospetsuak ez zuen onartu jokalari bezala hormonetan problemak zituelako eta tratamendua oso garestia zelako, 900 dolar hilero 3 urtean zehar. Lehenengo urte eta erdian bere aitaren enpresak laguntza eman zion familiari, baina geroago problema ekonomikoak egon ziren. Orduan Kataluniara joatea erabaki zuen.
Mutikoak hamahiru urte zituenean Bartzelonako futbol taldera joan zen probak egitera. Carles Rexach zen garai arteko entrenatzailea. Proba horiek 15 egunetakoak ziren baina Carles Rexachek lehenengo entrenamendua ikusi eta jokalari hori fitxatu egin behar zela esan zuen, eta horrela izan zen. Bartzelonak Leo Messiri bere lehenengo kontratu profesionala eskaini zion eta gainera bere tratamendu pertsonala ordainduko zuela agindu zuen.
Bartzelonara heldu zenetik progresio handia izan zuen (Infantil A, Cadete B, Cadete A, Juvenil A, Barça C, Barça B eta maila absolutura), baina kosta zitzaion kategoria horietara iristea.Hamairu urterekin iritsi zenean, paperak ez zituen eta horregatik ezin izan zuen denboraldi hasieran partidurik jolastu. Behin paperak izanda, jolastu zezakeen baina hasi eta gutxira lesionatu egin zen. Haur-kategoria mailatik lehenengo taldera denbora oso azkarrean heldu zen eta 16 urte zituenean Bartzelonako lehen taldearekin debutatu zuen Fútbol Club Oporto-ren aurkako partiduan, José Mourinho bertako entrenatzailea izanik. Beranduago LFP-ligan debuta egin zuen, Real Club Deportivo Españolen aurka, kataluinako derbi ospetsuan, Bartzelonak 0-1 irabaziz. Debut horretan Messi markak hausten hasi zen, Futbol Club Barcelona-ko jokalari gazteena izan zelako debuta egiten ligan (16 urte).da. Inoizko futbolari onenetarikoa dugu.